Bikoizketa edo azpidatziak?
Okendo kultur etxean, Bikoizketa versus azpidatziak erakusketa zabaldu dute eta urriaren 13ra arte egongo da ikusgai. Azken batean, ikus-entzunezkoetan, bi itzulpen eredu erabiltzen dira, bikoizketa eta azpidatziak, bietako zein da egokiagoa? bakoitzak bere ondorioa atera beharko du, erakusketa bisitatu ostean. Subtitulam enpresa izan da erakusketaren bultzatzailea, ikus-entzunezkoen itzulpengintzan berezitua baitago.