EAJk eta PSE-EEk bat egin dute San Marko mankomunitatean Bilduk duen nagusitasuna kentzeko
Denis Itxaso (PSE) izango da San Marko Mankomunitateko presidentea, Ainhoa Intxaurrandietaren (Bildu) ordez. Izan ere, EAJk eta PSEk akordioa lortu dute mankomunitateko presidentetza Itxasoren esku uzteko. Halere, PSEk ez du nahikotzat jo EAJrekin lortutako akordioa, oraindik ere Bilduk izango baitu gehiengoa GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketan. Horregatik, “ausart” jokatzeko eskatu die jeltzaleei; aldundiaren kontrako zentsura mozioarekin bat egiteko eskatu die.