Xabier Atristain aske geratu da behin behinean
Xabier Atristain preso donostiarra aske geratu da behin behinean, 2.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Bi urtez egon da espetxean. Egun Granadako kartzelan zegoen, eta orain, epaiketaren zain geratuko da. 2010eko martxoan bere burua aurkeztu zuen Biarritzeko komisaldegian, eta hilabete beranduago Espainiaratu egin zuten, Josu Ginearekin batera. Apirilaren amaieran aske geratu zen, baina irailean berriro atxilotu zuten.