Rosa Lertxundi, Egiako parkean (Argazkia: Estitxu Zabala)
Emakume indartsua da Rosa Lertxundi (Gros, 1950). Lau urte zituela Poliomelitis gaixotasuna diagnostikatu zioten, eta belaun batean eragin zion, oinez ibiltzea oztopatuz. Hala ere, bizitzari bere alderdi onena erakutsi dio beti, eta aurrera egin du bere kabuz. Bizitzan izan dituen zailtasun eta tirabiren berri emateko,
Aprendiendo a vivir liburua idatzi du, eta Ushuaia argitaletxeak argitaratu dio. Oso pozik dago egindako lanarekin, baina gehiago idazteko gogorik ez duela dio. IRUTXULOKO HITZAk elkarrizketa egin dio, eta biharko egunkarian argitaratuko du. “Asko sufritu nuen txikia nintzela nire gaixotasunaren ondorioz. Liburuko atal batzuetan kontatzen dudana nire seme-alabek bakarrik ezagutzen zuten, nire gainontzeko familiak liburua irakurtzean izan du gertatutakoaren berri”, aipatu du Lertxundik.