(Argazkia: Kattalin Miner)
Ainhoa Intxaurrandietak, EAJ abertzaleak bota nahian dabilela esan du
Gaur egindako agerraldian oraindik Sanmarko Mankomunitateko presidentea denak, orain arte egindako lana azpimarratu du. Herritarren interesen alde, eta ez enpresen alde, jardun duela adierazi du, eta horrek berak agian min egiten duela iradoki du. Halaber, zaborraren kudeaketan akatsik egin ote den galdetu du, eta argi utzi du presidentetza aldaketak ekarriko dituen neurriekin herritarren borondatea urratuko dela.