Urrezko Pua lehiaketarako izen ematea zabaldu dute
Abian da dagoeneko gitarra elektriko jotzaileentzako Leize Gorriaren Urrezko Pua lehiaketa. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte, puadeoro@leizegorria.net posta elektronikora idatzita. Lehiakideen lehen multzoa Komplot diskotekan eskainiko dute, irailaren 20an. Finala abenduaren 20an jokatuko dute, Egiako Gazteszenan.


