Hurrengo urtean ere Kutxa Kultur Festibala egingo dute
Espazio berean egingo dute, Igeldoko jolas parkean
Kultur Kutxa Festibalaren antolatzaileek hurrengo urtean ere jaialdiari jarraipena emango diotela ziurtatu dute.2013an izango da, gune berean, Igeldoko jolas parkean: “tamaina berberarekin eta prezioen politika berarekin”. Jaialdia egiteko jatorrizko ideiari, ezta ikus-entzuleei ere ez dietela hutsik egingo esan dute, eta hurrengo urtean berriz ere ikusleak harritzeko gogotsu daudela: “Osagai gehiago eta ekintza berriak txertatuko ditugu, zuek harritzeko eta ongi pasatzeko”.
Pozik daude lehen ekitaldian lortutako emaitzarekin. Guztien artean Kutxa Kultur Festibala, besteak beste, “jaialdi jatorra, dibertigarria, erosoa eta belaunaldien artekoa” izatea lortu dutela adierazi dute. Ia 11.000 pertsona izan ziren joan den asteburuan, Igeldoko parkeko kontzertuetan.
KUTXA KULTUR FESTIBALA 2012 from Hervidero on Vimeo

