
Egiako gazte kuadrillak karroak tuneatzen ari dira. Batzuk jada dena prest dute. Irudian agertzen diren egiatar hauek esaterako.
Vaya Semanita telebista saioko Jonan eta Txori pertsonaiez mozorrotu dira. Karroa ere
txoni estiloko auto moduan tuneatu dute. Gutxi falta ta kuadrilla guztiak Egiako pasabidean elkartzeko. Porrontxo eta Porrontxinarekin bat egingo dute 20:00etan.