
TranXlan proiektuan parte hartzen ari diren gazteetako batzuk, lanean (Argazkia: Estitxu Zabala)
Jo eta ke lanean ari dira hainbat gazte San Telmo Museoko Didaktika Aretoan. Zehazki, Tabakalerak bultzatutako TranXlan laborategi-lantegian ari dira lanean, 14 gazte, hainbat adituren laguntzarekin; eta helburua, transmedia proiektu bat osatzea da. Astelehenean hasi ziren lanean, bost arlotan banatuta: bideo-jokoak, webgunea, arlo soziala, gidoia eta ikus-entzunezkoa. Guztiaren emaitza Fantasiazko eta Beldurrezko Astean ikusteko aukera egongo da.