Greba egunean Kursaaleko emanaldiak bakarrik mantenduko ditu Zinemaldiak
Greba egunean (ELAk eta LABek deitutako greba orokorra) gutxieneko zerbitzuak izango dira Zinemaldian ere. Egun horretan, hilaren 26an Kursaaleko emanaldiak bakarrik mantenduko dituzte; Donostiako gainontzeko aretoetan ez da filmerik emango eta informazio gunea eta Zinemaldiko denda itxita egongo dira. Bertan behera gelditu da egun horretarako antolatutako Euskal Zinemaren gala ere.
“Nahiago genuen greba orokorraren deialdiak Zinemaldiko datekin bat egin ez balu”, aitortu du Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendariak. “Gogorra izango da kostu ekonomiko handia izango duelako, baina egoera dena da. Gure arazoak konpontzen errazagoak dira gaizki dauden familia horienak baino”, azaldu du.