
Jaialdia hasteko astebete geratzen da, eta Kursaal ingurua atontzen hasi dira jada. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Gaur Donostia Saria eta jaialdiaren hasierako eta bukaerako galetarako sarrerak eskura daitezke
Zinezaleek Zinemaldian ikusi nahi dituzten filmen zerrenda prestatu beharko dute iganderako. Eta baita goiz jaiki ere. Igandean, 9:00etan hasiko da sarreren salmenta. Gaur Sail Ofizialeko galetarako sarrerak jarri dituzte salgai, baina zinema emanaldi arruntetarako txartelak lortzeko eguna igandea izango da.
Zinemaldi plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko solairuan) eta Kursaaleko leihatiletan; Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet (
Kutxa.net eta
Sansebastianfestival.com) bidez eros daitezke sarrerak.
Irailaren 21etik aurrera Viktoria Eugenia Antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira, baita Antzoki Zaharrean, Principen eta Trueba zinema aretoetan ere. Antiguo Berri zinean, berriz hilaren 22an. Bestalde, Anoeta Belodromoko sarrerak Anoeta estadioko 23. leihatilan salduko dituzte; saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango ditu emanaldi bakoitzeko.Era berean, 7 euro balio duten hamar sarrera baino gegiago erosiz gero, %25eko deskontua egingo dute salmenta modu guztietan eta leihatiletan (San Telmo Museoan izan ezik).