
Okendo kultur etxeak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte, mende laurdena ospatzeko. Astelehenean, 3 eta 5 urte arteko haurrentzako ipuin kontaketa egingo dute,17.15ean. Hurrengo egunetan, hitzaldia, antzerkia… izango dira. Jai handia, ordea, irailaren 21ean egingo dute, 19.00etan. Bestetik, astelehenean zabalduko dute 25 urteetako errepasoa egingo duen erakusketa.