Jose Mari Kalonje, Antiguako frontoian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Antiguako Pilota Eskolak bihar eta etzi zabalduko du denboraldi berrirako izen emate epea. Hau da, asteartean eta asteazkenean, 17:30etik 19:00etara egongo da izen emateko aukera, Izurun elkartean (sarrera Istingorra elkartearen kalexkatik). Denboraldi osorako kuota 100 eurokoa izango da, eta horren baitan izango dira astean bi orduko entrenamendu saioak, urritik ekainera, eta pilotari bakoitzarentzako elastikoa eta galtzak. Urriaren 1ean hasiko dira entrenamenduak, eta Jose Mari Kalonje izango da entrenatzailea.