Taldean jolasteko hainbat jolas kooperatibo. ( Argazkia: Agurtzane Altuna)
Kometa dendan jolas kooperatiboak erabiltzeko mailegu zerbitzua dute. Urteko kuota bat ordainduz, hainbat jolas kooperatibo etxera eramateko aukera ematen dute. Etxean jostailuak pilatzea saihesteko modu bat izan daiteke. Gainera, haurrek jostailuak eta jolasak zaintzen ikasten dute horrela. Badakite, erabili eta bueltatu egin behar dituztela, gero beste familia batek erabiltzeko
Jolas kooperatiboekin gainerako jolas eta jostailuekin bezalaxe, ongi pasatzea da helburu, noski, baina sormena, partehartzea, lankidetza, integrazioa, aniztasuna, askatasuna eta beste hainbat balore barneratzen ikastea ere lortu nahi da. Denek irabazi edo galdu egiten dute eta lehiakideek elkarri lagundu behar diote kanpoko elementu baten aurka aritzeko. Galdu edo irabazteari garrantziarik ez zaio ematen, elkarrekin ongi pasatzeari baizik.