Hipoteka ordaindu ezinda etxetik kaleratutakoen familien babes eza salatu du Stop Desahuciosek
Donostiako epaitegian egunean hiru kaleratze kasu betearazten direla adierazi dute
Espainian eta baita Donostian ere, sinadurak biltzen dabil Stop Desahucios kolektiboa hipotekaren inguruko legea aldatzeko. Urria bukaera bitartean izango dira hiriko puntu ezberdinetan. Mailegatutako familiek jasaten duten babes eza salatu nahi izan dute. Gehienetan abokaturik eta beraz defentsarik ere ez dute izaten eta. Eta azpimarratu dute askotan adin txikikoak izaten direla tartean, eta fiskaltzak ez duela ezer egiten haien eskubideak babesteko. Gipuzkoan egunean hiru kaleratze kasu betearazten direla adierazi dute, eta perfila familia izaten da normalean.