Javier Agirresarobek jasoko du aurtengo Zinezko Bizitza saria
Javier Aguirresarobe (Eibar, 1948) argazki-zuzendariak jasoko du Kutxabankeko Urrezko Zerbitzuak ematen duen Zinezko Bizitza saria. Saria emateko ekitaldia irailaren 23an, 19:00etan izango da, Kutxaren Andia kaleko ekitaldi aretoan. Bilbe VI izeneko eskultura jasoko du Javier Aguirresarobek garaikur gisa. Ondoren, Montxo Armendarizen Bihotzeko sekretuak filma emango dute; Aguirresarobe beraren argazki-zuzendaritzapean egindako filma, hain zuzen ere.
Sariaren seigarren ekitaldia da aurtengoa. Antonio Mercero-ren ibilbidea saritu zuten 2007an; Elías Querejetarena 2008an; Pedro Olearena 2009an; Xabier Elorriaga 2010ean; eta Imanol Arias aktorea iaz.