Langabetu donostiarren artean Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu udalak
Bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira udaletxean, langabezia txartela aurkeztuta
Donostiako Udalak Zinemaldirako 800 sarrera banatuko ditu langabetuen artean. Sarrerak lortzeko hiru baldintza bete beharko dituzte. 18 urtetik gorakoak izatea, langabezia txartela aurkeztea eta Donostian erroldatuta egotea. Etxe bakoitzeko hiru filme ikusteko bina sarrera eskuratu ahal izango dituzte, hau da, sei guztira. Sarrerak udaletxeko UDALINFO gunean jaso behar dira bihartik aurrera. Sarrerak jasotzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 11:00etara izango da, irailaren 18tik 28ra.
Film eta emanaldi hauetarako sarrerak banatuko ditu udalak:
- Ir 23- 15:00 AL LINHAS DE TORRES (ZABALTEGI) KURSAAL 1
- Ir 24- 22:00 EL ARTISTA Y LA MODELO (S. OFIZIALA) KURSAAL 1
- Ir 24- 16:00 DANS LA MAISON (S. OFIZIALA) VIKT. EUGENIA
- Ir 25- 16:00 DIE LEBENDEN (S. OFIZIALA) KURSAAL 1
- Ir 25- 15:30 FOXFIRE (S. OFIZIALA) VIKT. EUGENIA
- Ir 25- 19:00 THE ATTACK (S. OFIZIALA) KURSAAL 1
- Ir 27- 16:00 LE CAPITAL (S. OFIZIALA) KURSAAL 1
- Ir 27- 16:00 FASLE KARGADAN (S. OFIZIALA) VIKT. EUGENIA
- Ir 27- 19:00 DIAS DE PESCA (S. OFIZIALA) KURSAAL 1
- Ir 28- 19:00 HYPNOTISOREN / THE HYPNOTIST (S. OFIZIALA) KURSAAL 1