Porrontxoetako kroseko irabazleak. (Argazkia: Trintxerpe KE)
Egian jai giroa izan da nagusi asteburuan; baina horretaz gain, kirola ere egin dute batzuek, Porrontxo jaietako XV. krosean. Victor Madejon irundarra izan zen txapelduna, 23 minutu eta 13 segundoko denborarekin; bere atzetik geratu ziren Trintxerpeko Igor Fuentes (23:32), eta Hondarribiko Iñigo Tumas (23:42). Lehen emakumea, berriz, Larratxoko Naiara Casi izan zen, 27 minutu eta 45 segundoko denborarekin.