Bera Bera jokalariak, Reyes Karrereren aginduak entzuten (Argazkia: berabera.com)
Bera Bera Eskubaloiak Kukullagaren aurkako derbia jokatuko du gaur arratsaldean, Bidebietako kiroldegian. ABF Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partida izango da, eta 19:30ean jokatuko dute. Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak Txapeldunen Ligako atariko partida dauka larunbatean, eta hori dela eta, Ligako norgehiagoka aurreratu behar izan dute.
Txapeldunen Ligaren harira, Bera Berak Poloniako Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurka jokatuko du finalerdia, Danimarkan. Larunbatean izango da lehia, 16:00etan. Donostiako taldeak irabaztea espero du, ondoren, Alemaniako bertako Viborg HK taldearen aurka igandean lehiatzeko, 16:50ean. Irabazlea bakarrik igaroko da Txapeldunen Ligako multzoen fasera.