Okendo kultur etxearen mende laurdena ospatuko dute Uliako eta Groseko bizilagunek
25 urteen errepasoa egiten duen erakusketa jarri dute ikusgai, eta jai handia ostiralean egingo dute
Okendo kultur etxeak 25 urte bete ditu aurten, Larrotxene eta Loiolarekin batera. Orain, hainbat ekimen antolatu dituzte urtebetetzea ospatzeko. Urte guzti horietan, kultur etxearekin elkarlanean aritu dira Groseko eta Uliako bizilagunak, eta ospakizuneko ekimenak antolatzeko ere, elkartu egin dira. Ospakizunaren egun handia ostirala izango da, orduan ospatuko baitute Okendo festa, 19:00etan.
Denetik egongo da ospakizuneko ekimenen artean; hitzaldia, jaiak, musika… 25 urteetako errepasoa egiten duen erakusketa bat ere antolatu dute, eta hilabete osoan egongo da ikusgai, eraikin zaharrean.
Okendotarren ondarea
Miguel de Okendo jeneralaren aginduz eraiki zuten XVI. mendean Okendoko eraikin historikoa; garai hartan Manteo baserria bezala ezaguna zena. 1939an, Okendotarren ondorengoek udalari eman zioten eraikina. Berrikuntzak egin ostean, Okendo almirantearen museoa izan zen, 1987an udalak kultur etxea bihurtu zuen arte. 2004ean berritu eta zabaldu egin zuten, gaur egungo eraikina osatu arte.
Okendok 25 urte, Egitaraua
- Gaur, asteartea 18.
- Bihar, asteazkena 19.
- Etzi, osteguna 20.
- Ostirala 21.
- Larunbata 22.
- Egunero.