Paco Yoldi igerilekuak berriro zabalik
Hiru hilabeteren ondoren, berriro ere zabaldu dute Anoetako Paco Yoldi kiroldegia. Ekainean hasi zituzten berritze lanak eta astelehena arte itxita egon da kirol gunea. Aldagelak handitu eta korridoreak zabaldu dituzte. Gainera, Iñaki Iruretagoiena Kirol Patronatuko Marketin eta Herritarren Arretarako arduradunaren arabera, «orain igerilekura doazenek ez dute aldagela eta dutxen artean batera eta bestera korridorean barrena ibili beharko toaila hartuta, biak bateratu ditugu gainerako kiroldegi guztietan bezala»
Donostiako kiroldegirik erabilienetarikoa da Paco Yoldi, eta hori nabaria da jendearen joan etorrian. Gainera laister hasiko dira ikastaro berriak.