Rafa Berrio musikaria.
Zinemaldi betean musika entzuteko aukera ere izango da hirian. Sagueseko El Muro tabernan esaterako hainbat kontzertu egingo dituzte. Rafa Berrio musikari donostiarrak joko du bertan, larunbatean. Bi emanaldi eskainiko ditu. Lehena, 21:30ean; eta bigarrena, 00:30ean. Kaleratzear dagoen disko berriaren kanta batzuk joko ditu zuzeneko hauetan, baita 1971 diskokoak ere. Sarrerak 6 eurotan daude salgai El Muro tabernan.