Vicente Ameztoiren margoekin bete dute Kutxaren Bulebarreko erakusketa aretoa
Margolari oparoa izan zen Vicente Ameztoi (Donostia, 1946-Villabona, 2001). Madrilgo Arte Ederren San Fernando Eskolan hasi zituen ikasketak, baina segituan ibilbide artistiko autodidaktari ekin zion. Bere hainbat margolan bildu dituzte Kutxaren Bulebarreko erakusketa aretoan, guztien gozamenerako. Margolanekin batera, bi ikus-entzunezko jarri dituzte; El precio de la libertad, Ameztoiren irudietan oinarritutakoa, eta Miradas, Ameztoiren obraren ingurukoa; bi filmak Jesus Almendrosek zuzendutakoak dira.
Gaur zabalduko dute erakusketa, 19:30ean, eta urriaren 28a arte egongo da zabalik. Asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara.