Beldurrezko Astean gazte epaimahai gisa izena emateko epea zabalik da
Donostiako Udaleko Gazteriaren bidez, Gazte Epaimahaia osatuko dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Gazteek botoa eman eta aurtengo ekitaldiko film laburrik onena zein izan den erabakiko dute.
Duela zazpi urte osatu zuten lehen aldiz Gazte Epaimahaia. Orduan hamalau gaztek parte hartu zuten. Urtez urte hazi egin da. Aurten 150 pertsonak osatutako epaimahaia osatuko dute. Gazteen Epaimahairako aukeratukoek Antzoki Zaharrera azaldu beharko dute urriaren 26an, 16:00etan, han emango baitituzte lehiaketara aurkeztutako film labur guztiak (3 orduko iraupena izango dute guztira). Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du. Boto horien arabera erabakiko da zein filmek irabaziko duen Film Laburrik Onenaren Gazte Saria.
Gazteen Epaimahaian parte hartu nahi dutenek 18-30 urteren bitartean izan behar dute (erreferentzia urriaren 26a izango da, egun hartan baita Gazteen Epaimahaiarentzako emanaldia). Izena emateko, Gazteria Sailaren webgunearen bitartez (Donostiagaztea.org). Horren barruko Gazteen Partaidetza atalean, izena emateko fitxa bete ahal izango da. Webgune horren bidez ere, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira eta hautatuak diren gazteek euren bertaratzea konfirmatu ahal izango dute ere. Izena emateko azken eguna urriaren 15a izango da.