Bi kaleko antzezlan izango dira Donostia Kulturako udazkeneko eskaintzan
Donostia Kulturako udazkeneko programazioaren berri eman dute gaur goizean; hau da, urria eta abendua artean hirian izango den dantza, musika eta antzerki eskaintza; bai kultur etxeetan bai antzoki nagusietan ere. Antzerkiari dagokionean, bi kaleko antzezlan izango dira euskaraz; batetik, abenduan, Euskararen Egunaren harira, Agerre konpainia izango da kaleko giroa alaitzen, eta bestetik, Santo Tomas egunean, Trapu Zaharra arituko da.