Chris Lofton. (Argazkia: Gipuzkoa Basket)
AEBetako Chris Lofton jokalariak GBC utzi behar izan du, bizkarreko lesio batengatik. Lesioa sendatu ahal izateko zirujia beharrezkoa da, eta jokalariak denbora luzea beharko du osatzeko. Horregatik, klubak jokalariarekin duen kontratua amaitzea erabaki du. Klubak bazuen Loftonen lesioaren berri, lehen azterketa medikuetan antzeman baitzioten. Entrenatzen hastean hasi zen Lofton mina nabaritzen. Mina kentzeko tratamenduarekin hasi zen, baina ez du hobera egin.