John Goodman aktorea ez da Donostiara etorriko
John Goodman aktorea ez da aurtengo Zinemaldian izango. Sail Ofizialean lehiaketaz kanpo aurkeztuko duten Argo filmeko protagonistetako bat da, eta bere bisita espero zuten Zinemaldian. Bere agenda profesionala tarteko, ezeztatu egin behar izan du bisita; izan ere, azken film bat errodatzeko lanetan hasi behar du egunotan. Aktoreak barkamena eskatu dio Zinemaldiari eta Zinemaldiko publiko guztiari. Argo filma larunbat honetan emango dute; eta Ben Affleck zuzendari eta protagonista ez ezik, Alan Arkin aktorea ere izango da Donostian.