Aurkezpena La Perlaren kanpoaldean egin dute (Argazkia: Nagore Koch).
City Street Festival aurkeztu dute La Perlan; joan den mendearen hasierako bainujantziak erakutsi dituzte.
City Street Festival izeneko moda jaialdia abian da. Aurkezpena La Perlan egin dute, iraganari begi-keinu bat eginda. Hain zuzen ere, bainuetxeak duela mendebete ireki zituen ateak, eta garai hartako erabiltzaileek soinean zeramatzaten bainujantziak gogora ekarri dituzte.
Iraia Oiartzabalek diseinatutako jantziak ederki erakutsi dituzte bertaratutako modeloek, bainuetxearen kanpoaldean. Garai bateko autoa eta guzti izan da ikusgai, glamourra areagotzeko.