Mugitu modu jasangarrian
Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astea da oraingoa, eta hainbat ekitaldi egin dituzte. Oinez zein bizikletaz, Donostiako hainbat txoko hobeto ezagutzeko aukera ematen du ekimen honek. Gaur arratsaldean adibidez, Donostiako bide osasungarriak lelopean Aieten egingo dute ordu erdiko ibilalditxoa Topalekutik hasita, 18:30ean. Bihar Altza eta Martutene hobeto ezagutzeko aukera izango da.
Mugikortasunaren inguruko ekitaldien artean, larunbatean Nire autorik gabeko hiria izango da, eta Matia kalea trafikoari itxita egongo da. Igandean, berriz, txirrindulari martxa bat egingo dute Kursaal Jauregitik abiatuta.