
Zinemaldiaren bezperan gaude eta Kursaal ingurua hasi da kazetari eta argazkilariz betetzen. Gaur akreditazioa jasotzera gerturatu dira. Lepotik zintzilik eramango dute hurrengo bederatzi egunetan. Kursaaletik Maria Cristina hotelera, Antzoki Zaharretik berriz ere Kursaalera… Filmak ikustera, paparazzi moduan Hollywoodeko izarrak harrapatzera… Hara eta hona ibiliko dira hainbat akreditatu.