Antiguako Garmendia harategiak lortu du erakusleiho onenaren saria
Antiguako Matia kaleko Garmendia haragidendak irabazi du Zinemaldiak antolatutako erakusleiho lehiaketa. Lehen saria eskuratu du Zinemaldiko galen inguruan egindako erakusleihoarekin. Arrautz batzuekin irudikatu ditu publikoa eta aita galako protagonistak ere.
Bigarren saria Amara Berriko Eustasio Amilibia kaleko Abar informatika dendak eskuratu du. Hirugarrena, berriz, Zurriola pasealekuko Ipar Hego dendak lortu du. Zinemaldian Donostia Saria jasoko duten protagonistak irudikatu ditu marrazo batzuen bidez.