Bera Bera prest dago Txapeldunen Ligarako
Bera Bera Eskubaloia azken entrenamendu saioa egiten ari da Bidebietan, bidaiatu aurretik. Izan ere, taldeak asteburuan igaro beharko du Txapeldunen Ligako lehen langa, Danimarkan. Jokalariak baikor daude, eta une historiko honi gogoz erantzuteko prest.
Lehen aurkaria, Poloniako Vistal Laczpol izango dute, larunbatean,eta irabazi ezkero, Alemaniako Viborg indartsua izango dute aurrez aurre igandean, ezustekorik ez badago.
