Etxeetan 15 eta komertzioetan sei gehiago kontatu dituzte urtarrila eta abuztua bitartean
Aurreko urtearekin alderatuta, lapurretek %12ko igoera izan dute udal gobernuaren datuen arabera.
EAJk salatu duenez, datuak oso zabalak dira, eta ez dago memoria zehatzik lapurretak non edo nola egin diren jakiteko. Honen aurrean neurriak hartzeko eskatu du Martin Ibabe zinegotziak.