Marlango taldeak doako kontzertua emango du Bulebarrean
Leonor Watling abeslariaren taldeak irailaren 29an joko du; doako emanaldia eskainiko du Bulebarreko kioskoan, 19:00etan. Marlangok Un dia mas tarde disko berria aurkeztuko dute Donostian. Zinemaldiaren egitarauaren barruko kontzertua izango da. Izan ere, Marlangok Los Sueños de Ulma filmaren musika egin du, eta jaialdian izango da ikusgai. Leonor Watling abeslaria bera ere aktoreetako bat da, Maribel Verdu, uan Diego Botto eta Eloy Azorinekin batera.