Susan Sarandon hemen da
Susan Sarandon aktorea hemen da. Bilbotik iritsi berri da. Izan ere, Donostiara etorri baino lehen Guggenheim museoan izan da Hollywodeko izarra. Maria Kristina hotelean harrera egin dio Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Arbitrage filmeko protagonista Sarandon eta hura aurkeztera etorri da Donostiara. Bihar filmaren prentsaurrekoan parte hartuko du Kursaalen.