
Maria Kristina hotelean hasi dira argazkilariak guardia egiten. Susan Sarandon aktorearen zain daude, eguerdia aldera etortzekoa baita.
Arbitrage filmeko protagonistetako bat da. Richard Gere aktorea izango du bikotekide filmean. Gere ere gaur etorriko da. Maria Kristina hotelean harrera egingo diote 22:00etan.