Reme Senpere, Richard Gere aktorearen zalea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Reme Senpere bere senarrarekin etorri da Alacantetik Donostiara. Richard Gere aktorearen zale amorratua da, eta hura gertutik ikusteko irrikak ekarri zuen Zinemaldira: “Gainera ez genuen Donostia ezagutzen, eta beraz, Gere hona etortzeko aitzakia ederra zen”. Atzo gauerdia arte Maria Kristina hotelaren kanpoaldean egon zen izarraren zain. Gertu-gertutik ikusi zuen, eta gainera, hezur eta haragizkoa dela ziurtatu zuen, Gerek besoa ikutu egin baitzion. Senpere pozik zegoen, baina oraindik badu arantzatxo bat. Bere sinadura lortu nahi du. Gaurko inaugurazio galarako sarrerak ditu, eta sinadura lortzeko bigarren aukera bat izango duela uste du.