Bi Donostia Sariak berriz itzuli dira Zinemaldira
Susan Sarandon, Richard Gere eta Nicholas Jarecki zuzendariak Arbitrage filmaren aurkezpenean izan dira. Bi Donostia Sarien presentziak ikusmin handia piztu du, eta prentsaurreko jendetsua izan da.
Thriller entretenigarria ekarri dute Zinemaldira. Richard Gere enpresa gizon aberats baten larruan sartu da. Anbizioa, dirua eta boterea maite ditu. Eta joko arriskutsuan sartzen da.
Kazetari batek American Gigolo filmean egin zuen papera ekarri dio gogora. Film honetako pertsonaiaren antza duelakoan zegoen. Gere aktoreak azaldu du bere ustez Bill Clintonen antza duela bere pertsonaiak.
Prentsaurrekoaren une batean filmeko pertsonaien larruan sartu dira, kazetari eta akreditatuen barrea eraginez.