Lehen filma, lehen ilara
Sail Ofizialeko Arbitrage filmarekin hasiko da gaur 60. Zinemaldia. Finantzen munduan girotutako thrillerra da; Susan Sarandon eta Richard Gere dira protagonistak. Emanaldia 10:00etan hasiko da eta jada ilara luzea dago Kursaal kanpoaldean. Hasi da jada bederatzi eguneko zine maratoia.