Zinemaldiaren 60 urteko historia, karteletan
Jaialdiaren 60. urtemuga dela eta, hainbat erakusketa zabaldu dituzte hirian. Okendo plazan Zinemaldiaren urteak kartelen bidez errepasatzen dituen erakusketa txiki bat dago: Sesenta años, sesenta carteles (Hirurogei urte, hirurogei kartel). Lehen kartela 1953. urteko ekitaldikoa da. Orduan 1. Semana Internacional de Cine (I. Nazioarteko Zinemaren Astea) zuen izena. Zinemaldirako kartelak egin dituzten donostiarren artean daude Ivan Zulueta ilustratzaile eta zinemagilea (1978koa egin zuen) eta Tomas Hernandez Mendizabal marrazkilaria (1940ko ekitaldikoa sortu zuen).
San Telmo Museoan, Donostian ibiltari erakusketa dago zabalik; Kubo aretoan, Goya saria irabazi duten filmeei buruzkoa; eta San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan Tomas Hernandez Mendizabal marrazkigile donostiarrak hainbat jaialditarako egindako kartelak.