Izarrak gertutik ikusi nahi dituzte
“Joooooooohn!”, “Benicioooooo!”, “Oliveeeer!”… Hiru izar handi elkartu dira gaur arratsaldean Kursaalen, eta haien jarraitzaileek ez dute hutsik egin. Bazekiten argazki saioa egin behar zutela Kursaaleko terrazetan, eta bertara joan dira Hollywoodeko izarrak gertutik ikustera; argazki kamera eta sakelekoak ahaztu gabe, jakina. Muxu eman diete, eskua eman diete, argazkiak sinatzeko eskatu diete… Pantaila handian ikusten dituztenak benetakoak direla ziurtatu nahi zutela zirudien. Profesional handien moduan, Oliver Stonek, Benicio del Torok eta John Travoltak harrera polita egin diete zaleei.
- John Travolta, zaleekin argazkiak egiten. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Zale andana, izarren zain. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Zale batek bere semearekin argazkia egiteko eskatu dio John Travoltari. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Oliver Stone zuzendaria, zaleekin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Benicio del Toro aktorea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Benicio del Toro aktorea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Argazki saio jendetsuenetakoa izan da ‘Arbitrage’ filmarena. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- John Travolta aktorea, eta atzean, medio grafiko andana. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- Oliver Stone zuzendaria. (Argazkia: Nerea Lizarralde)