
Ezker-eskuin, Josu Ruiz, Zigor Etxaburua, Carlos Ruiz eta Rober Gutierrez. (Argazkia: Kattalin Miner)
Egun osoko egitarauarekin, urriaren 2an egingo dute Kursaalen, Enpresarean topaketa
Euskaraz lan egiten duten enpresen (
Enpresarean) arteko azoka aurkeztu dute gaur goizean. Gipuzkoako Foru Aldundian egin dute agerraldia, antolatzaileek zein babesleek. Horien artean, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Josu Ruiz Donostiako Udaleko bozeramailea eta Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria izan dira.
Azoka eta
Enpresareanen helburuak, esan dutenez, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea izango dira. Bestalde, Gutierrezek esan du “Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei erraztasunak eman nahi zaizkie”.
Enpresarean azoka, urriaren 2an izango da Kursaalen,
egun osoko egitarauarekin eta enpresari mota guztiei, baina baita gainontzeko herritar guztiei ere irekita gongo da, besteak beste, hamabost enpresek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko baitituzte.