Julio Medemen Habana
Beste sei zuzendarirekin batera 7 dias en La Habana filma aurkeztu du Zinemaldian
Zazpi zinemagile; zazpi istorio; eta hiri bat. Habana. Kubako hirian girotutako filma ekarri dute Zinemaldira: 7 dias en La Habana. Julio Medem zuzendari donostiarra dago proiektu honetan parte hartu dutenen zuzendarien artean. Elia Suleiman zuzendariarekin batera La tentacion de Cecilia izeneko film laburra egin du. Daniel Bruhl (Good bye Lenin) aktorea da lan honetako protagonistetako bat.
Benicio del Toro, Pablo Trapero, Gaspar Noe, Juan Carlos Tabio eta Lauren Cantet zuzendariek osatzen dute film honetako film laburren zuzendarien zerrenda. Gaur aurkeztu dute filma Zinemaldian. Urriaren 5ean estreinatuko dute filma zinema areto komertzialetan.