Laurent Cantet Donostiara itzuli da, Urrezko Maskorra eskuratzeko asmoz
Zuzendari Berriak saileko saria irabazi zuen 1999an.
Hoolywoodeko izarrak nagusi dira Zinemaldian. Bada, aurpegia horren ezaguna ez, baina talentua horien pare duten aktore eta zuzendariek ere hartu dute ostatu Donostian. Horietako bat Laurent Cantet zuzendari frantziarra da. Foxfire (2012) filma ekarri du besapean, Sail Ofizialean arrakasta lortzeko asmoz. Gainontzeko hautagaiek arerio gogorra dute, frantziarrak sariak lortzea zer den ondo baino hobeto baitaki. Hain zuzen ere, hasteko, duela 13 urte, Cantetek Zuzendari Berriak saileko saria irabazi zuen Zinemaldian, Ressources humaines (1999) lanarekin. Ondoren, garaikurrak pilatu zituen: Urrezko Palmorria Cannesen, Entre Les murs (2008) filmarekin, besteak beste.