
Marisa Paredes aktoreak Kubo aretoko erakusketa berria bisitatu du. Film onenaren Goya saria eskuratu duten filmeei buruzkoa da erakusketa, eta Paredes, hain zuzen,
Todo Sobre Mi Madre (1999) filmeko protagonista izan zen. Pedro Almodovarren filmari eskainitako gunean izan da, eta bertan irudikatu dute aktore madrildarra.