Monica Bellucci Donostian izango da asteazkenean
Aktoreak eta Bahman Gobhadi zinemagileak Fasle Kargadan (Rhino Season) filma aurkeztuko dute
Fasle Karagdan (Rhino Season) film berria aurkeztuko du asteazkenean Bahman Gobhadi zinemagile iraniarrak. Filmaren zuzendaria ez ezik, protagonistak ere izango dira: Monica Bellucci, Behrouz Vossoughi eta Belcim Bilgin.
Gobhadik Birritan Urrezko Maskorra eskuratu du. Lehena, 2004an, Lakposhtha parvaz mikonand / Turtles Can Fly filmarekin; eta bigarrena, 2006an, Niwemang / Half Moon filmarekin.
Sahel poeta kurdu-iraniarra (Behrouz Vossoughi) izango da protagonista, Iranen 30 urteko espetxe-zigorra bete ondoren aske geratu dena. Bizirik jarraitzeko arrazoi bakarra izango du: bere emazte Mina topatzea (Monica Bellucci). Emazteak senarra hilik dagoela uste du, eta Turkia aldera joana da bizitzera. Emaztearen bizitzaz galdezka, Sahel Istanbulera joango da haren bila.