Posterrerako argazkiak atera dituzte Realeko jokalariek
2012-2013 denboraldiko posterra osatzeko argazki saioa egin du Realak. Partidetako jantziekin eta kaleko arropa ofizialarekin argazkiak atera dituzte jokalari txuri-urdinek eta klubeko arduradunek. Posterra urria erdialderako prest egotea espero dute. Hona hemen guztia agertzen duen bideoa.