Hainbat aktore ezagun elkartu dira Kursaal parean, murrizketen aurka protestatzeko
Kulturan eragin handia izaten ari dira murrizketak, eta hori ongi baino hobeto dakite aktoreek. Saguesetik atera den manifestazioa Kursaal paretik igarotzean, hainbat euskal aktore ezagunek babesa eman diote; Ainhoa Aierbe, Ramon Agirre, Mikel Laskurain, Patxo Telleria… Manifestazioari begira jarri dira, ‘Murrizketa gutxiago, kultura gehiago’ dioten elastikoekin. Manifestazioko partaide batzuek txaloak eskaini dizkiete aktoreei, eta beraiek txaloekin erantzun dute. Behin manifestazio oso igarotzean, aktoreek ere bat egin dute protestarekin.