Monica Bellucci, atzo, Donostiara iritsi zenean. (Argazkia: Iñigo Ibañez / Zinemaldia)
Manifestazioan bildutako jendetza dela-eta ezin izan da Kursaalen zuen hitzordura iritsi
Monica Belluccik ezin izan du argazkilari eta medio grafikoekin gaur eguerdian zuen hitzordura agertu. Bahman Ghobadi zuzendariaren
Fasle Kargadan/Rhino Season filma aurkeztera etorri da aktorea Zinemaldira. Hainbat argazkilari ziren zain Kursaal kanpoaldean, Bellucciri argazkiak egiteko. Azken unean, ordea, jaialdiko prentsa arduradunak etorri dira argazki saioa bertan behera geratu dela esateko. Murrizketen aurkako manifestazio jendetsua dela-eta jaialdiak ezin izan du argazki saioa egin. Bellucci aktorea Maria Cristina hoteletik Kursaalera garaiz eramateko gai ez direla izan azaldu dute.
Bahman Ghobadiren filmaren proiekzioaren inguruan zenbait arazo izan dira. Zinemaldiak ezagutzera eman duenez, filmaren kopia atzo jaso zuten, eta kopia horrek irudi eta soinu akatsak dituela esan dute. Gaur eguerdirako aurreikusita zegoen proiekzioa atzeratu egin behar izan dute. Arratsaldean egin dute, kopia berri batekin.
Filmaren lantaldeak eman behar zuen prentsaurrekoa, beraz, bihar egingo dute.