Batzorde ez iraunkor bat eratuko dute Atotxako autobus geltokiaren egitasmoari jarraipena egiteko
Oposizioaren aldeko botoekin, eta Bilduren abstentzioarekin, udalbatzak batzorde ez iraunkor bat osatzea erabaki du autobus geltokiaren egitasmoari jarraipena egiteko. Hamabostero bilduko da, eta bertan proiektua nola doan ezagutuko dute udal talde guztiek. Hain zuzen ere, PSE-EEk egindako eskaera bat izan da, Ernesto Gascoren hitzetan, udal gobernuak “informazioa ezkutatu” duelako. Bilduk berretsi du lanak ez hasteko ardura ez dela eurena, Adif eta Madrilen ardura baizik; euren baimenen zain egon direla, alegia.